Hiru urte bete ditu biDEhuts-ek

"Hau ez da diskoetxe bat, ezin dugu dirua jarri taldeak graba dezan. Taldea da diskoa aurrera atera behar duena". biDEhutsek ez du bere burua diskoetxetzat hartzen, plataforma edo kolektibotzat baizik. Hain zuzen ere, hirugarren urtemuga ospatzeko kontzertuak antolatu dituzte hilaren 30ean eta apirilaren 1ean Hondarribiako Psilocybenean. Ostegunean, Anari eta Gora Japon ariko dira eta ostiralean, Willis Drumon eta Audience. Sarrerak zortzi eurotan daude salgai.
Bidasoaldeko musika kolektiboarentzat 2009a urte oparoa izan zen. Izan ere, besteak beste 'Fosbury' (Inoren ero ni), 'A Shake in Calm Water' (Audience) eta 'Gora Japon' (Gora Japon) kaleratu zituen, besteak beste.