Hiru pertsona ezberdinen DNA duen haurra jaio da Erresuma Batuan
Mitokondrioaren donazio tratamendua bezala ezagutzen da eta haurrak hiru pertsona ezberdinen DNA jasotzen du. Prozesu honen bitartez gurasoengandik herentzian jaso ditzaketen gaixotasun sendaezinak ekidin nahi dira. Honela, haur osasuntsuak sortzen dira eta etorkizunean herentzia bidez jasotzen diren gaixotasunen desagerpena suposatu lezake.
In Vitro ernalketaren bitartez gauzatu da guztia. Lehendabizi aitaren esperma ernaltzen da, emaile osasuntsuaren obuluekin eta amarenarekin batera.
Laborategian emailearen material genetikoa aztertzen da eta hau ernaldutako amaren obuluagatik ordezkatzen da. Honek ahalbidetzen du umearen gurasoak biologikoak izatea, besterik gabe haurrak hirugarrengo pertsona baten mitokondria osasuntsuak baino ez lituzke izango da.
Prozesu honek, egunetik egunera, interes gehiago pizten du, batez ere guraso izan nahi duten horiengan, asko beldur baitira euren gaixotasunak haurrari pasatuko dizkiotela. Alabaina, aipatu behar da, prozesu hau ez dela %100 eraginkorra. Gurasoen mitokondria akastunak uteroan biderkatzeko aukera dago, prozesuaren arrakasta ezbaian jarriz.
Oraindik ez dakite zergatik batzuetan arrakasta duen prozesuak eta besteetan ez. Oxford Unibertsitateko adituak enigma hau argitzeko lanean ari dira.
Aipatu, hau ez dela teknika honekin jaio den lehen haurra. Mexikon teknika berdina erabili zen orain dela zazpi urte. Oraindik ikusteke dago benetan funtzionatzen ote duen ala ez, gaixotasun asko helduaroan manifestatzen baitira.

