Hiru milioiko laguntza

Scrubs telesailagatik ezaguna den Zach Braff aktoreak hiru milioi dolar bildu ditu kickstarter.com plataforman zuzendari bezala egingo duen bigarren filma finantzatzeko. Kurioski, arazo ekonomikoak dituen bikote baten inguruko istorioa kontatuko du Braffek. Ekoiztetxeen menpekotasunik gabe, berak aukeratu ditu aktoreak, eta ez du ez begi txarra izan: Jim Parsons (The Big Bang Theory, 2007-), Kate Hudson (Nine, 2009), Anna Kendrick (Up in the Air, 2009), Josh Gad (Jobs, 2013) eta Braff bera izango dira protagonistak.