Hiru ikuskizun bikain Iruñeko gotorlekuaren jiran

Hiru ikuskizun bikain Iruñeko gotorlekuaren jiran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiru-ikuskizun-bikain-iruneko-gotorlekuaren-jiran/@@download/image/20118239252ciudadela_1a.jpg
2012/12/13
berria
Hiru ikuskizun bikain Iruñeko gotorlekuaren jiran
Antzerki zikloa egingo dute abuztuaren 25etik irailaren 8ra. Hainbat modalitate fusionatzen dituzte Albadulake, Kaleidos eta Pepa Planasek.

Abuztuaren 25an Albaldulake konpainiak Malaje lana aurkeztuko du flamenkoa, zirku garaikidea eta antzerkia fusionatzen dituen emanaldia. Sei artistek garatzen dute ikuskizuna musika eta dantza flamenkoaz gain orekariak, malabareak, akrobaziak eta pailazo lanak tartekatuaz. Angeles Brea dantzaria buru duen konpainiaren lan honek izandako harrera ona agerian uzten du bidean egin dituen urteak; 2003an sorturikoa da Malaje. Eta baita igarotako herrialde mordoak ere: Venezuela, Frantzia, Suitza, Italia, Irlanda, Portugal, Jordania, Libano, Siria, Egipto, Argelia, Txina eta Errumania.

Kaleido konpainiak irailaren 1ean esterinatuko du Ecopolis The Show dantza ikuskizuna. Dantza garaikidearen bidez ekologiari buruzko mezua zabaldu nahi du taldeak eta aire akrobaziekin, perkusioarekin eta antzezpenarekin aberasten dute emanaldia.
Pepa Planas pailazo kataluniarrak Shakespeareren Romeo eta Julietaren egokitzapen bat eskainiko du, sudur gorria jantzita eta Julietaren pertsonaian zentraturik. Giulietta jarri dio izenburua lanari Giulieta Massina aktore eta clown-aren omenez. Irailaren 8an egingo duen emanaldiak itxiko du Erreinu Zaharraren hiriburuaren gotorlekuaren inguru paregabean eskainiko den antzerki ziklo hau.

Hiru emanaldiak gaueko hamarretan, eta sarrera dohainik izango da. Egunotan Iruñean bizi duten bero sapa gainetik astintzeko aitzakia ederra iluntzean eta eszenatoki irekian gozatu ahal izango diren ikuskizun hauek.