Hiru idazleren liburuak itzultzeko deialdia

Hiru idazleren liburuak itzultzeko deialdia Leonardo Sciacia, Amos Oz eta Marina Tsvetaieva-ren lanak itzuli beharko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiru-idazleren-lana-itzultzeko-deialdia/@@download/image/maxresdefault-1-1120x630-1024x576.jpg
2021/09/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Leonardo Sciacia, Amos Oz eta Marina Tsvetaieva-ren lanak itzuli beharko dira.
Hiru idazleren liburuak itzultzeko deialdia

Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak. Hiru idazleren lanek osatzen dute deialdi hau: Leonardo Sciacia-ren Todo Modo, Amos Oz-en Michael Sheli eta Marina Tsvetaieva-ren Mon frère féminin: Lettre à l'amazon. 

Itzultzaile profesionalek zein hasiberriek parte har dezakete deialdian eta itzuli beharreko hiru obren laginak jarri dituzte eskuragai. Obra baterako baino gehiagorako laginak aurkez daitezke.

Lehiaketan parte hartzeko testuaren itzulpena -lau kopiatan- bidali beharko da, ezizen batekin. Horrekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira, eta ezizen bera errepikatu gutun-azalean. Lanak EIZIE elkartearen Donostiako egoitzan aurkeztu beharko dira irailaren 23a baino lehen. Postaz edo mezulariz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi behar da gutun-azalean. 

EIZIE elkartearen webgunearen bidez jakinaraziko da epaimahaiaren erabakiaren berri. Esleituak izan diren proiektuen itzultzaileei zuzenean jakinaraziko zaie.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen jaso dituzte xehetasunak.