Hiru hamarkadako bidea

Hiru hamarkadako bidea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiru-hamarkadako-bidea/@@download/image/datu_dantza_xib_1364910912.jpg
2013/04/08
albiste-laburra
Hiru hamarkadako bidea
30 urte bete ditu Xiberoko Botzak. 1982an, Frantziak irrati libreak sortzeko baimena eman zuen garaian, hainbat lagun bildu ziren Maulen euskarazko irrati bat sortzeko helburuarekin. Hiru hamarkada geroago, sei langileren eta hamaika kolaboratzaileren laguntzaz, xiberotarrez zabaldutako mezuak Ipar Euskal Herri osora hedatzen dira eta, batez beste, 52.000 entzule inguru dituzte urtean.