Hiru bertso saio eta bertso poteoa egingo dituzte Bilbon, maiatzean

Hiru bertso saio eta bertso poteoa egingo dituzte Bilbon, maiatzean Santutxuko Karmelo plazan izango dira saioak maiatzeko hiru larunbatetan. Bertso poteoa, berriz, azken ostiralean izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiru-bertso-saio-eta-bertso-potea-egingo-dituzte-bilbon-maiatzean/@@download/image/Emailing_1200x600.jpg
2024/05/03
Santutxuko Karmelo plazan izango dira saioak maiatzeko hiru larunbatetan. Bertso poteoa, berriz, azken ostiralean izango da.
Hiru bertso saio eta bertso poteoa egingo dituzte Bilbon, maiatzean

Santutxuko Bertso Eskolak Udaberriko Bertso Saioak ekimena jarri du martxan beste behin eta hiru bertso saio eta bertso-poteoa egingo dituzte maiatzean. Saioak Karmelo plazan izango dira, bihar eta hilaren 11n eta 18an, 13:00etan. Bertso poteoa, berriz, hilaren 24an, ostiralean, egingo dute, 20:00etan, Karmelo plazatik abiatuta.

Edizio berri honetan 14 bertsolarik hartuko dute parte, 7 emakumek eta 7 gizonek. Horietatik hiruk lehen aldiz kantatuko dute bertan: Aissa Intxaustik, Aitor Etxebarriazarragak eta Arkaitz Zipitriak.

Biharko saioan honako hauek arituko dira bertsotan: Oihana Bartra, Maialen Lujanbio, Aissa Intxausti eta Beñat Gaztelumendi. Irati Erkiziak jarriko ditu gaiak.

Maiatzaren 11n Jone Uria, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Aitor Etxebarriazarraga izango dira, Haizea Telleriak gidatuta, eta hilaren 18an, berriz, Nerea Ibarzabal, Arkaitz Zipitria, Alaia Martin eta Julio Soto, Ibon Ajuriak jarritako gaiei erantzuten.

Azkenik, maiatzaren 24ko bertso poteoan Jon Maia eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan, Iker Uribarren gai-jartzailearen esanetara.