Hirinet egitasmo komunikatiboa uhinetan entzungai

Hirinet egitasmo komunikatiboa uhinetan entzungai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hirinet-egitasmo-komunikatiboa-uhinetan-entzungai/@@download/image/hirinetfm_1380707587.jpg
2013/10/02
berria
Hirinet egitasmo komunikatiboa uhinetan entzungai
2012ko apirilean jaio zen Hirinet, GEU elkartearen egitasmo komunikatiboa eta gaurtik aurrera, berriz, uhinetan ere edukiko du tartea. 'HirinetFM, Geu elkartea uhinetan' irratsaioak astero ordu erdiko espazioa izanen du Radio Vitorian.


'HirinetFM, Geu elkartea uhinetan' euskarazko irratsaioa entzungai izango da Araban. Ordu erdiko tartean, azken berriak, agenda oharrak, Geu elkartearen egitasmoen nondik norakoak, errezetak eta hamaika eduki interesgarri gehiago izango dira entzungai Radio VItorian (104.1FM). Gaur, berriz, estreinaldiko hitzorduan Laura Mintegi gonbidatu berezia izango da protagonista.

Zuriñe Etxeberria kazetaria esataria izanik astero GEU elkarteko kide bat izango du laguntzaile. Azken berrien inguruko errepasoarekin 'Pil-pilean' atalak irekiko du saioa eta 'Geu eta Zeu' tarteak segida emango dio GEU elkartearen egitasmoen berri izateko. Ondoren, 'Ahoz aho' atalean Hirineteko kolaboratzaileak ariko dira eta, amaitzeko, Euskararen agendak itxiko du ordu erdiko irratsaioa.

Gaurtik aurrera, hortaz, adi egon eta piztu asteazkenero 20:30ean Radio Vitoria, 'HirinetFM, Geu elkartea uhinetan' irratsaioaren bitartez Gasteizko eta Arabako azkenordukoak jakiteko!