Hiriko musikarien jaialdia egingo dute bihar Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean

Hiriko musikarien jaialdia egingo dute bihar Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean Bederatzi talde arituko dira eguerdian eta arratsaldean, tartean Big Bob Railroad, Nuria Culla, Gonzalo Portugal eta Pelax. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiriko-musikarien-jaialdia-egingo-dute-bihar-donostiako-intxaurrondo-kultur-etxean/@@download/image/pelax.png
2022/06/24

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bederatzi talde arituko dira eguerdian eta arratsaldean, tartean Big Bob Railroad, Nuria Culla, Gonzalo Portugal eta Pelax.
Hiriko musikarien jaialdia egingo dute bihar Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean

Musikagela Fest hiriko musikarien jaialdiak hainbat musika-banda eta estilo bilduko ditu. Datozen egunetarako euri aurreikuspena dela eta, Intxaurrondo Kultur Etxean izango da jaialdia, eta ez aurrez iragarritako Sagues-Tomas Alba plazan. 

Jaialdia Dkluba kontzertu-zirkuituaren baitan antolatzen da eta Musikagela osatzen duten edo zerbitzuan parte hartu duten musika-proiektuak babesteko eta ikusarazteko helburua du. Egitasmo hau 2004az geroztik da martxan, eta Egian eta Intxaurrondon entsegu-lokalak kudeatu eta kontzertu-zikloak, ikastaroak, tailerrak, master class-ak, mailegu-materiala (zuzenekoa eta grabazioa), aholkularitza eta ekimenak antolatzen ditu hiriko musika-jarduera bultzatzen eta dinamizatzen laguntzeko. Hiriko taldeei jaialdian parte hartzeko aukera eskainiz, ikusleen arreta erakarri nahi da tokiko talentu musikala erakusteko asmoz.

Hirugarren edizio honetako kartela bederatzi emanaldik osatuko dute. Urtean zehar Musikagela zerbitzuak kudeatzen dituen lokaletan entseatu edo kontzertu-zikloetan parte hartu duten zortzi tokiko taldeez gain, rock & blues munduan ezaguna den Gonzalo Portugal bilbotarraren talde gonbidatua bertan izango da.

Eguneko jaialdia izango da eta bi zatitan banatuko da: lehen zatian, Badmintones, AphaxiaEl pingüino Hippie eta Big Bob Railroad arituko dira eguerdiko hamabietatik ordu bietara. Bigarren zatiari arratsaldeko seietan emango zaio hasiera eta gaueko hamarrak arte luzatuko da, Nuria Culla, Dos, Pelax, La Ola Maldita eta Gonzalo Portugalen rock taldearen emanaldiekin.

Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte eta taberna zerbitzua eskainiko da bertaratzen direnentzat.