Hiri osasuntsuena

Hiri osasuntsuena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiri-osasuntsuena/@@download/image/singapur_1398688441.jpg
2014/05/05
albiste-laburra
Hiri osasuntsuena
Singapur omen da, The Guardian eta The Economist argitalpenek kaleratutako rankingen arabera, munduko hiririk osasuntsuena. Zerrenda osatzeko berdegune kopurua, osasun zerbitzu publikoaren kalitate eta erabilera, garraio publikoaren eraginkortasuna eta hiriaren garbitasuna hartu dituzte kontuan, besteak beste. Egunean bi milioi bidaiari baino gehiagok darabilte SMRT garraio zerbitzua, hiriko trafikoa murrizteko pizgarriak eskaini baititu udalak, eta erabat debekatuta dago zaborra kalera botatzea. Tokyo (Japonia), Perth (Australia), Kopenhage (Danimarka) eta Monako dira zerrendaren gorenean kokaturiko beste lau hiriak.