Hiri mugikorra

Hiri mugikorra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiri-mugikorra/@@download/image/201134130hiri_mugikorra.jpg
2012/12/13
berria
Jagnefält Milton arkitektura enpresa suediarrak Norvegiako Andalsnes hiria hiri mugikor bihurtzeko proiektua aurkeztu du. Neguak latzak izaten dira han, eta hiriaren zati handi bat trenbide sare baten gainean paratzea proposatu dute, leku epelago batera aldatzeko. Zehazki, portu inguruko eraikinak mugitu nahi dituzte barnealdera, haize hotzetatik babesteko. Estrategia honekin energia ugari aurreztuko omen dute, eta hiritarren bizitza kalitatea hobetu.