Hipopotamoen izerdia

Hipopotamoen izerdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hipopotamoen-izerdia/@@download/image/44p37-5.jpg
2012/12/13
berria
Hipopotamoen izerdia
Hipopotamoen izerdia gorri kolorekoa da, eta kondaira bat zabaldu da horren inguruan. Hau da, animalia honek odola isurtzen duela, izerditan ari denean. Japoniako ikerlari talde batek bestelako azalpena eman du. Ikerlarion arabera, hipopotamoen izerdiak gorri eta laranja koloreko bi pigmentu ditu. Pigmentu horien funtzioa bikoitza da; alde batetik ultramore izpien kontrako babesa dira eta bestetik, antibiotiko funtzioa dute.