“Hipokresia eta faxismoaren aurka” **

“Hipokresia eta faxismoaren aurka” ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hipokresia-eta-faxismoaren-aurka/@@download/image/93p54Des-Kontol.jpg
2009/02/04
kritika
Testua: Jasone Sears
Deskontrol
93.zenbakia
Arrasateko Deskontrol taldeak disko honekin erantzun dio haien inguruan sortutako zalapartari.  Izan ere, zurrumurru asko zabaldu da azken boladan, Deskontrolekoek joera faxistak dituztela diotenak. Kantuei dagokienez, disko honek ez dakar berrikuntza handirik. Kantu berri bi, eta Duintasunez eutsi ezagunaren bertsioa, hainbat lagunen laguntzarekin. Hauez gain, hiru abesti mitikoren moldaketa: Hertzainak-en Pakean utzi arte gordina, MCDren No hay sitio para ti, eta Specials handien Doesn't make it alright, Stiff Litle Fingers-en erara. Ondo.