Hip-hopa genero indarkeriaren aurka

Hip-hopa genero indarkeriaren aurka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hiphopa-genero-indarkeriaren-aurka/@@download/image/200911251980kartela-hiphop.jpg
2012/12/13
berria
Genero indarkeriaren aurkako eguna dugu gaur, azaroaren 25a. Hori dela eta hainbat ekitaldi antolatu dira Euskal Herri guztian. Tartean Donostiako Gazteszenan eskainiko den kontzertu interesgarri hau. 

Emakumezkoak izango dira taulatu gainera igoko diren hip-hop abeslari guztiak. Arianna Puello dominikarrak, La Omega gasteiztarrak eta Pau Lee hernaniarrak beren errimak elkartuko dituzte ikus entzuleen kontzientzia astintzeko. Break dantzariak ere izango dira gaua euren akrobaziekin girotzen.
Donostikluba 09 Zirkuituaren barruan kokatzen da kontzertua. Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Atalak antolatu du Donostia 2016 hautagaitzarekin batera. 21:30etan emango zaio hasiera, Egiako Gazteszenan. 20:30etatik aurrera sartu ahal izango da aretoan.
Sarrerek 3 euro balio dute eta Servikutxa bidez ere eskuratu daitezke.