Hip hopa indarkeria matxistaren aurka

Hip hopa indarkeria matxistaren aurka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hip-hopa-indarkeria-matxistaren-aurka/@@download/image/201111176441azaroak251.jpg
2012/12/13
berria
Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da azaroaren 25ean. Mundu guztian zehar hainbat ekitaldi burutuko dira indarkeria hau salatzeko, irtenbideak eskatzeko. Donostian bertso hopak eta neska rapeatzaileek Jareñoko taulatu gainetik burutuko dituzte aldarrikapen hauek.


Jareñon, Egiako Gazteeszenan 20:30etan irekiko dute leihatila eta ordu erdi geroago kontzertua hasiko da. La Shicak irekiko du kontzertu gaua, Flamenkoaren munduan urteetan aritu ondoren duela hiru urte fusioaren bidetik rapera iritsitako artista. Madrildarraren ondoren Amaia Agirrek eta Onintza Enbeitak bertso hop saioa eskainiko dute. Bukatzeko, Donostiako Urban 13 Show taldeak hip hoparekin airean jarriko ditu bertaraturiko guztien aldakak. Eurak ere sekulako dantza ikuskizuna eskaintzen dute.

Indarkeria matxistaren aurka hirugarren urtez jarraian antolatzen da hip hop kontzertu hau, baina ez da azaroaren 25 honetan Donostian antolatuko den ekimen bakarra. Arratsaldeko zazpietan Donostiako Koordinadora Feministak antolaturiko manifestazioa aterako da Boulevardetik, eta egun guztian zehar Okendo kalean aurkitzen den Emakumeen Etxean puntu lilak banatuko dituzte. Indarkeria matxistaren aurkako posterrak dira hauek.  


Apirilaren 4an 22 urteko Yanela Zaruma hil zuen bikotekideak Beriainen labankada batez; ekainaren 3an beste hainbeste gertatu zitzaion 31 urteko emakume bati Durangon; uztailaren 3an 55 urteko Rosario Roman de la Fuente hil zuen bikotekideak Hernanin; Bilbon 36 urteko Daisy Mendoza hil zuen senargaiak abuztuaren 23an; Baionan Sophie Loudette abuztuaren 31…

Azaroaren 25eko ekitaldiekin bat egitea tokatzen da, heriotza guzti hauek galarazi bitartean.