Hip hopa bezalakorik ez dago

Software batek ondorioztatu du hip hopa azken 50 urteetako musika generorik garrantzitsuena dela. Londresko Queen Mary unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako esperimentuaren emaitza da. 1960-2010 bitartean AEBko Billboard zerrendan egon ziren abestiak aztertu dituzte, guztira 17.000 abesti, eta hip hopa atera da garaile.