Hip Hop eta Urban Art jaialdia Uharten

Hip Hop eta Urban Art jaialdia Uharten Irailaren 1etik 2ra bitarte egingo dute Cantamañanas jaialdiaren seigarren ekitaldia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hip-hop-eta-urban-art-jaialdia-uharten/@@download/image/Cantamañanas_kartela.jpg
2017/09/01
albiste-laburra
Irailaren 1etik 2ra bitarte egingo dute Cantamañanas jaialdiaren seigarren ekitaldia
Hip Hop eta Urban Art jaialdia Uharten

Musika eta gainerako adierazpide urbanoak dira Nafarroako Uharte herrian urtero (aurten seigarrenez) antolatzen duten Cantamañanas jaialdiaren oinarria.

Kontzertuak dira eskaintza nagusia. Hala, Rap eta Trap eszena berritzaileeneko hainbat izenekin osatu dute kartela. Zuzenean ariko dira, besteak beste, Bejo (Hippi Happa Vacilanduki), Recycled J eta Nathy Peluso.

Musika emanaldiak ez ezik, tailerrak, grafitti lehiaketak eta bestelako ekintzak aurreikusi dituzte.

INFO+