Hinduen jainkoak

Hinduismoaren jainkoak gizakiok ez ditugun zenbat ezaugarri fisikoren jabe dira: hiru begi edo bi buru dituzte, eta batez ere zenbait beso. Ezaugarri hauen bidez, jainkoek hainbat botere dituztela adierazi nahi da. Durga jainkosak, adibidez, hamar beso ditu eta hinduen artean oso jainko boteretsua da, Mahisa izeneko deabrua garaitzea lortu zuen eta.