Himalaiara joan nahi?

Himalaiara joan nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/himalaiara-joan-nahi/@@download/image/2011392369Himalaya.JPG
2012/12/13
berria
Unai Llantada Zallako mendizalea Himalaiara joango da udaran. Harekin, oinarrizko kanpalekura gazte batek joateko aukera izango du. BiscayTIK fundazioak banatuko dituen bidaiarako txartelak irabazteko larunbatean Urkiolan egitekoa den argazki rallyan parte hartu behar da.

Argazki rallyan parte hartu nahi dutenek Urkiolako aparkalekuan eman behar dute izena, 09:00etatik 11:00etara eta lanak toki berean eman behar dira -argazki eta bideo bana-, 17:00ak baino lehen. Epaimahaiak ez ezik, nahi duten guztiek gustuko lanari eman ahal izango diote botoa lehiaketa ondorengo egunetan.

Martxoaren 21ean jakinaraziko dute zein den lanik onena, eta ondorioz, zeinek bidaiatuko duen Unai Llantadarekin.