Hilotzak, konpost bihurturik

Hilotzak, konpost bihurturik Washington AEBetako lehen estatua izango da gorpuak ongarri bihurtzen. Legea 2020ean jarriko dute martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilotzak-konpost-bihurturik/@@download/image/-_human_compost_30275995.jpg
2019/05/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Washington AEBetako lehen estatua izango da gorpuak ongarri bihurtzen. Legea 2020ean jarriko dute martxan.
Hilotzak, konpost bihurturik

Zer dago heriotzaren ondoren? Betiereko galdera metafisikoari erantzutea ez dugu lortu (oraindik), baina hilotzarekin zer egin erabaki dezakegu. Lurperatu, erraustu... ala konpost bilakatu. Hain zuzen, Washigtonen azken aukera hau legala izango da datorren urtetik aurrera; hala, AEBetako lehen esatua izango da gorpuak ongarri moduan berziklatzen.

Kanposantuak gorpuz gainezka daudenez, geroz eta gehiago dira bestelako bideak aukeratzen dituztenak. Izan ere, arropa ekologikoaren, janari ekologikoaren edota auto ekologikoaren garaian, zergatik ez aukeratu heriotza ekologikoa?

Recompose start up berria Washingtonen desioetara aurreratu da, eta dagoeneko gorpuak ongarri bihurtzeko zerbitzuak eskaintzen ditu herrialdean. Haien webgunean adierazten dutenez, prozesu natural bat jarraitzen dute, gorpuak lur bilakatuz, "bizitza berri bat elikatzeko". Enpresa hau oraindik ez dago martxan, baina Katrina Spande sortzaileak gorpua 30 egunetan usteltzen duen hilkutxa diseinatu du; hala, gure gorpua konpost modukoan bilakatuko litzateke, ondoren landareentzat ongarri moduan erabili daitekeena. Naturarekin betiko bat egiteko aukera izango genuke. 

Eta zergatik konpost bihurtu? Arrazoi nagusia ekologikoa litzateke, izan zere, AEBeran urtean 2,7 milioi lagun hiltzen dira, eta gorpu gehienak hobiratu edo erraustu egiten dituzte. Metodo horiek, milioi erdi tona CO2 isurtzen dute atmosferara 10 urtetan; Spandedern kalkuluen arabera, bere metodoarekin isurketa horiek ekidingo lirateke, eta aldiz, 54.000 etxebizitzek behar duten energia kopurua sortuko luke. Heriotzaren ondoren, beraz, zergatik ez zuhaitz bihurtu?