Hilotzak basamortuan

Sinaloako basamortuan 100 hilotz inguru topatzen dituzte hilabetean. Mexikoko Gobernuak, baina, errealitatea estaltzen du: mila hilketatik soilik hogei argitzen dituzte, eta hiltzaileen %98k ez du zigorrik jasotzen. Egoeraren larritasuna ikustaraztea dute helburu Fernando Brito kazetariaren irudiek. Gurutze Gorriaren eta lan egiten duen egunkariko kontaktuen bidez jakiten du hilketen berri, eta jazoeraren lekura hurbiltzen da egoera betikotzera. Ez du morborik bilatzen, gorpuak paisaiaren baitan kokatzea baizik, eta horretarako urrunetik egiten ditu argazkiak. Dagoeneko hainbat sari jaso ditu bere lanengatik.