Hilezkorra

Hilaren 8an 80 urte beteko lituzke. Clint Eastwoodek baino bat gutxiago, Sean Conneryk baino bat gehiago. Gazte lerden izateari utzi eta heldu galaia ezagutuko genuke, eta egun, ileurdin erakargarria litzateke. Edo ez.
Hiru film eta aktorerik onenaren Oscar sarirako izendapen bi. Cal Trask gazte barnerakoia, zakarra, malenkoniatsua, suharra gorpuzteagatik lehena (East of Eden, 1955). Jett Rink bakarti, edale, mendekati, hantustearena egiteagatik bigarrena (Giant, 1956). Sekula santako aktorerik goraipatuenetakoa litzateke. Edo ez.
24 urte zituen eta Porsche 550 Spyder bat. Arin bizitzeko nahia, azkar hiltzeko patua. Bakeroak eta jaka gorria soinean eta zigarroa ezpainetan. Kausarik gabeko errebeldea. Helduek ulertzen ez zuten gaztediaren egonezina mito bihurtuta. Alajaina.
Hilaren 8an 80 urte beteko balitu, agian, gizonik desiratuena izango litzateke. Agian, zinearen historiako aktorerik handiena litzateke. Edo ez. Baina hilaren 8an ez ditu 80 urte beteko, eta horregatik, zinearen mitorik handiena da. James Dean.
Humphrey Bogart: Momentu justuan hil zen. Biziko balitz, ez luke bere publizitatearen mailan egoterik lortuko.
Marlon Brando: East of Eden filmean, iruditzen zait James Deanek nire iazko trajea daramala eta nik aurreko urteetan erakutsitako talentua baliatzen duela.
Denis Hopper: Ez dakit aktore ona ala txarra zen, baina James Dean ikusten zenuenean belaundaldi baten haserrearekin identifikatzen zinen.
James Dean. An Invented Life. (Biopica). Mark Rydell zuzendariak 2001ean telebistarako egindako film hau, ziurrenik, James Deani buruz egin den fikziozko filmik onena da. Azpimarratzekoa James Franco aktore kaliforniarraren lana. Fisikoki antz handia izateaz gain, Deanen izaera berezia inork aurrez egin ez bezala erakusten du. Telefilmeko aktorerik onenaren Urrezko Globoa jaso zuen.
The James Dean Story, sights and sounds from a legendary life. (DVD + 2 CD). Ed: Absolute Distribution.
James Dean hil eta bi urtera, Robert Altman ospetsuak zuzendutako dokumentala. Gazte menderakaitzaren bizitza kontatzeko Altmanek Dean hezi zuten osaba-izeben, aitona-amonen zein hainbat lagunen testigantzak baliatu zituen. Horretaz gain, narrazioa ilustratzeko, East of Eden filmearen errodajeko irudiak, Giant filmaren estreinuko irudiak edota garaiko argazkiak erabili zituen. Baita zuhurtziaz gidatzeko gomendatuz Deanek egindako spota ere. Duela bost urte plazaratutako edizioan, dokumentalaz gain 2 CD datoz. Lehenengoan, Leith Stevensek James Deanengan inspiratuta dokumentalerako konposatutako musika entzun daiteke. Bigarrenean, errodatu zituen hiru filmetako musika.
James Dean. The Dark Angel. (Biografia). Gizona, aktorea eta mitoa, James Deanen hiru alderdiak aztertzen dituen liburua. Indianako baserri batean igarotako haurtzaroa, New Yorkeko hasierako urte zailak, Marlon Brandorekin izandako liskarrak, Pier Angeli, Ursula Andress edota Leslie Caronekin zein hainbat gizonekin izandako harremanak... Mitoa biluztu nahi dutenentzat.

James Dean ezagutzeko: