Hilerokoaren mina gutxitzen duten marihuanazko tanpoiak

Hain zuzen, hori ikusirik Daye markak CBD osagaia duen tanpoiak sortu ditu. CBDa efektu psikoaktiborik ez duen kannabisaren osagaietako bat da. Aldiz, onura ugari ditu gorputzarentzat eta horregatik, azaleko krema bezala merkaturatu da orain arte. Daye markak beste erabilera bat eman dio.
Valentia Milanova da marka honen sortzailea eta bere esanetan baginako kanalean daude kannabinoide hartzaile gehien eta CBDa zuzenean gune horretan aplikatuz automatikoki lasaituko litzateke hileroko mina. Horrez gain, baginan sartzen den material guztia zaintzea oso garrantzitsua deritzo. Baginako hormekin kontaktuan dagoen guztia, izan plastikoa ala ez, gure odolera pasatzen da eta horregatik, Daye markak jasangarriak diren zuntzarekin egindako tanpoiak merkaturatzen ditu.
CBD erabiltzen duten tanpoiak filtro farmazeutiko batez kontrolatuak daude, hau da, tanpoi bakoitzak duen CBD kantitatea kontrolatuta dago. Horrez gain, lote bakoitzak aztertzen dituzten laborategi independenteetatik ere pasatzen dira tanpo guztiak. Enpresa gehienek erabiltzen duten CBD kantitatea oso txikia izan ohi da, produktu garestia baita. Daye-ren ordea %30a erabiltzen dute, euren produktuak eraginkorrak izan daitezen eta efektu terapeutikoa galdu ez dadin.
Daye markak CBD osagaiarekin geroz eta produktu gehiago merkaturatzen ditu: hileko minarentzat olioak, tentsioak askatzeko aurpegiko kremak... Ez direnez psikoaktiboak legalak dira. Beharbada, hau izan liteke emakumeon hileroko sufrimenduari aurre egiteko irtenbide natural eta eraginkorrena. Zer iruditzen zaizu?