Hilekoagatik, baja

Hilekoagatik, baja Italian eztabaida piztu da; hilekoaren minen eraginez, medikuak baja emateko aukera aztertzen ari dira. Japonian, esate baterako, legezko eskubide bat da 1947tik. Zeintzuk dira neurri honen abantailak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilerokoagatik-baja/@@download/image/Foto-1-1024x683.jpg
2017/04/03
albiste-laburra
Italian eztabaida piztu da; hilekoaren minen eraginez, medikuak baja emateko aukera aztertzen ari dira. Japonian, esate baterako, legezko eskubide bat da 1947tik. Zeintzuk dira neurri honen abantailak?
Hilekoagatik, baja

Italian hasi dira eztabaidarekin; medikuak baja eman behar al die hilekoaren eraginez min handiak jasaten dituzten emakumeei? Eskubide hori onartzen badute, Mendebaldeko lehen herrialdea litzateke halako neurri bat onartzen. Italiako Alderdi Demoktratikoko lau legegile dira ekimen honen bultzatzaileak, lauak emakumeak: Romina Mura, Daniela Sbrollini, Maria Iacono eta Simonetta Rubinatto. Proposamenak aurrera egiten badu, enpresek hilabetean 3 eguneko baja ordaindua eskaini beharko diete emakume langileei. Gainera, mota guztietako kontratuei aplikatu beharreko neurria litzateke.

Italia ez da gaiaz eztabaidatzen lehena; 1947tik, seirikyuuka izeneko eskubideari esker, Japonian emakumeek badute hilekoak eragindako minengatik baja hartzeko eskubidea. Taiwanen, 2013. urtetik 3 eguneko ordaindutako baja dute; Hego Korean 2001an onartu zuten baja; eta Indonesian berriz, emakumeek hilean bi egun dituzte. Badira ere, eskubide hau praktikan jarri duten hainbat enpresa.

Dismenorrea (hilekoak eragindako mina) munduko emakume gehienek sufritzen dute, eta askok, zailtasunak izaten dituzte eguneko betebeharrei behar bezala ekiteko. Neurriak beraz, emakume asko poztu ditu. Baina badira abantaila hau desabantailtzat duenik ere; neurri horrek enpresak uxatu, eta emakumeak kontratatzeari uko egingo dioten beldur dira.

Hain zuzen, Italian, legearen aurkakoa izan arren, haurdun dauden emakumeak kaleratzen dituzte oraindik, eta egun, soilik Italiako emakumeen %61k egiten du lan.