Hilen logika ezkutua

Hilen logika ezkutua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
kritika
Testua: Testua: Maitane Legarreta @mailegetx
Idazlea: Jabier muguruza
158.zenbakia
Hilen logika ezkutua
Hamasei narrazioz osatutako liburua kaleratu du Muguruzak urte askoan libururik argitaratu gabe egon ostean. Hainbat istorio bildu ditu: hil berriak bere hiletan daudenen artean hurrengo hilko dena aukeratzeko tradizioa, oporretan goibel dagoen gizona, 40. urtebetetzea ospatzeko familiarekin Madrilera joan-etorria egin nahi duena... Kontakizun gehienek ez dute ezohiko gertaera arranditsurik, baina eguneroko bizitzako kontu xumeei buelta pare bat ematen dizkie, umorea eta ironia erabilita. Ziur kolpetxo batzuk sentituko dituzula kaskarrean istorio bakoitza irakurritakoan.