Hilekoarentzako produktuak doan banatuko ditu Eskoziak

Hilekoarentzako produktuak doan banatuko ditu Eskoziak Lege hau ezarri duen lehen herrialdea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilekoarentzako-produktuak-doan-banatuko-ditu-eskoziak/@@download/image/pexels-karolina-grabowska-4238993.jpg
2022/08/18

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Argazkia: Karolina Garabowska

Lege hau ezarri duen lehen herrialdea da.
Hilekoarentzako produktuak doan banatuko ditu Eskoziak

Astelehenetik aurrera indarrean da legea Eskozian eta, ondorioz, udalek, eskolek eta unibertsitateek banatu beharko dituzte hilekoaren higienerako produktuak, doan. Eskatzen dituen ororentzat izan beharko dituzte eskuragarri erakunde publiko hauetan.

2020ko azaroan aho batez onartu zuten legea, Alderdi Laboristako Monica Lennon diputatu eskoziarrak sustatuta. "Hilekoaren pobreziari" aurre egiteko asmoz jarri dute martxan, herritar batzuek ezin izaten baitituzte behar dituzten produktuak lortu, euren prezioa dela eta.

Eskoziako Gobernuak 32 milioi euro inguru jarri ditu 2017tik hilekoarentzako produktuak finantzatzeko.