Hilean behin hartzen den pilula antisorgailua

Hilean behin hartzen den pilula antisorgailua Ahaztu egunero pilula hartzeaz! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilean-behin-hartzen-den-pilula-antisorgailua/@@download/image/once-month_pill-jpg_dkmfno1-930x600.jpg
2019/12/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ahaztu egunero pilula hartzeaz!
Hilean behin hartzen den pilula antisorgailua

2020. urtean sartzera goaz, eta oraindik ere, haurdunaldiak ekiditeko erantzukizuna eta zama handiena emakumeek dute. Hala, emakume asko egunero gogoratu behar dira antisorgailu pilula irensteaz, eta beti ez da erraza izaten. Datuen arabera, emakumeen %50 pilula hartzea ahazten du hiru hilabetean behin. Gauzak horrela, soilik hilean behin hartu beharreko pilula asmatu dute.

Oraindik ez dute merkatura atera, baina azaldu dutenez, pilula honek 29 eguneko iraupena du, hau da, ziklo osoa. Pilula irensterakoan gainontzeko pilulen tamaina eta itxura bera dauka, baina urdailera iristean zabaldu eta izar forma hartzen du. Hala, antisorgailu hormonak askatzen dijoa pixkanaka lau astetan, erabat disolbatu arte.

Dena den, pilula antisorgailu gehienak bezala, bigarren mailako eraginak izan ditzake, eta beraz, oraindik produktua ikerketa fasean dago.