Hildakoak, pisuaren arabera

Hildakoak, pisuaren arabera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hildakoak-pisuaren-arabera/@@download/image/55p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Hildakoak, pisuaren arabera
Hungariako ehorztetxe batek zerraldoaren pisuaren arabera kobratuko ditu ehorzketak. Enpresako arduradunen arabera, “pertsona lodien hilotzak mugitzea zaila da, eta errausketa aukeratzen dutenean, energia gehiago xahutu behar izaten da”. Hildako “estandarrek” 80 bat kilo pisatzen dituzte, eta hortik aurrera osagarria ordaindu behar da. Duela gutxi, 140 kilo pisatzen zituen gizon bat ehortzi zuen Hungariako enpresa honek, eta gizonaren familiak 80 euro gehiago ordaindu behar izan zituen.