Hildako senide eta gertukoekin hitz egiteko txat-a sortuko du Microsoft-ek

Hildako senide eta gertukoekin hitz egiteko txat-a sortuko du Microsoft-ek Zendutako pertsonaren mezu eta informazio guztia bildu ondoren, bere hitz egiteko modua imitatuz "berpiztuko" dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hildako-senide-eta-gertukoekin-hitz-egiteko-txat-a-sortuko-du-microsoft-ek/@@download/image/ensegu_2m7a.jpg
2021/02/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zendutako pertsonaren mezu eta informazio guztia bildu ondoren, bere hitz egiteko modua imitatuz "berpiztuko" dute.
Hildako senide eta gertukoekin hitz egiteko txat-a sortuko du Microsoft-ek

Ghost filmean bezala, heriotzatik harago maite ditugunekin komunikatzeko bidea topatu du Microsoft-ek; kasu honetan baina, medium bat erabili beharrean urtetan pilatutako informazio pribatu guztia nahikoa izango dute gure hitz egiteko eta mezuak bidaltzeko patroiak imitatzeko. Hala, zendutako pertsonekin txat bidez mezuak elkarbanatzeko aukera eskainiko dute.

Egunotan asko hitz egin da deepfake teknologiaz; hari esker, besteak beste, hildako pertsona baten irudia "berpiztu" daiteke, pertsona horri bizi zenean grabatutako bideo eta irudietatik abiatuz. Bada Microsfot-ek proposatzen duena sistema oso antzekoa da, baina kasu honetan mezuekin. Hala, Microsoft-ek zendutako pertsona horrek bezala idazten "ikasiko" luke bot batzuen bitartez, ondoren pertsona imitatuz txateatzeko.

Oraingoz informazio gutxi dago Microsoft-en asmakizun honen inguruan, baina enpresak teknologia honen patentea erregistratu du dagoeneko. Adimen artifizial honek beraz, hildako pertsonak "berpizteko" ahalmena izango luke: ongi etorriak Black Mirror telesailaren atal batera.