Hildako pertsonen ahotsak imitatuko ditu Alexak

Hildako pertsonen ahotsak imitatuko ditu Alexak Amazon erakundea Alexaren funtzio berri bat garatzeko lanean dabil. Laster hilda dagoen pertsona baten ahotsa berreraikiko du hildakoaren bideo edo ahots grabaketetatik abiatuta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hildako-pertsonen-ahotsak-imitatuko-ditu-alexak/@@download/image/16559978478812.jpg
2022/06/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Amazon erakundea Alexaren funtzio berri bat garatzeko lanean dabil. Laster hilda dagoen pertsona baten ahotsa berreraikiko du hildakoaren bideo edo ahots grabaketetatik abiatuta.
Hildako pertsonen ahotsak imitatuko ditu Alexak

Hildako baten ahotsa berriz ere entzutetik sekula baino hurbilago gaude. Izan ere, Amazon, bere laguntzaile birtuala den Alexarentzat, funtzio berri bat garatzen ari da. Funtzio berri horrek hildako pertsonen ahotsak imitatuko ditu euren bideo edo ahots grabazioetan oinarrituz. 

Rohit Prasad, Amazon erakundeko presidenteordea eta Alexa-ren zientzialari buruak, iragarri zuen eguneraketa berria Las Vegas (AEB) burutako Adimen Artifizialari buruzko konferentzia batean. 

Prasad-ek iragarpenaren aurkezpenean jarritako bideo batean haur bat azaltzen da Alexari amonak liburu bat irakurtzen lagun diezaion eskatuz. Harrigarriki, Alexak amonaren ahotsa simulatuz irakurtzen dio liburua. Pradad-ek bideoaren ondoren honakoa esan zuen: "Adimen Artifizialak ezin du galera baten mina ezabatu, baina oroitzapenak luzaroan iraun dezaten lagundu dezake". Laster, beraz, Alexak, minutu bat baino gutxiagoko grabazioetan oinarri hartuz hildakoen ahotsa kalitate altuan berreraikitzeko gai izango da.