Hilaren 27ra bitarte, Folklore Jaialdia Portugaleten

Hilaren 27ra bitarte, Folklore Jaialdia Portugaleten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilaren-27ra-bitarte-folklore-jaialdia-portugaleten/@@download/image/foklore_jaialdi_1374477293.jpg
2013/07/22
berria
'Munduko dantzak' ekitaldiarekin abiatu zuten Portugaleteko 29. Folklore jaialdia igandean, eta aste betez, Turkiatik, Errusiatik, Kanadatik, Benindik, Perutik eta Galiziatik etorritako konpainiak ariko dira hiriko La Canilla pasealekuan.


1971n, Elai Alai dantza taldea nazioarteko beste hainbat konpainiarekin harremanetan jarri zenean sortu zen hirian Nazioarteko Folklore Jaialdia egiteko proiektua. Ondorengo urteetako gora-behera politikoek, ordea, berau egikaritzea zaildu zuten, eta 1980ra arte ez zen posible izan egonkortasunez antolatzea; ordutik aurrera, baina, nazioarteko kultura ezberdinen ordezkariek beren ikuskizunak eskaini dituzte Portugaleten urtero, eta pixkanaka, jaialdiak euskal ondarea suspertzen eta garatzen laguntzea lortu du.

Aurtengoa, beraz, 39. edizioa izango da. Igandean, uztailak 21, abiatu zuten, eta datorren larunbatera bitarte dozena erdi emankizun eskainiko dituzte La Canilla pasealekuan.

Hain zuzen, Turkiatik, Errusiatik, Kanadatik, Benindik, Perutik eta Galiziatik etorritako konpainiek osatzen dute aurtengo kartela, eta nola ez, bertan ariko da Elai Alai talde euskalduna ere. Tokian tokiko janzkerak, dantzak eta musika ikusi nahiz entzuteko aukera paregabea izango da.

Egitaraua


Asteazkena, uztailak 24
21:30ean La Canilla pasealekuan Beningo Les As du Benin, Galiziako Das Mariñas eta Euskal Herriko Elai Alai konpainien ikuskizunak.

Osteguna, uztailak 25
21:30ean La Canilla pasealekuan Kanadako Mackinaw konpainiaren eta Peruko Jallmay taldearen ikuskizunak.

Ostirala, uztailak 26
21:30ean La Canilla pasealekuan Errusiako Kalmykia herriko Jangar Folklore Elkartearen emanaldia.

Larunbata, uztailak 27
21:30ean La Canilla pasealekuan Gökmeydan Halkoyunlari G.S.K.D. turkiarren emankizuna, Elai Alairekin batera.