Hilabetean zehar hartu beharko zenituzkeen tarteak

Hilabetean zehar hartu beharko zenituzkeen tarteak Ez da erraza izaten hainbeste betebehar eta zereginen artean tarteak hartzea, baina norbere burua zaintzea ere beharrezkoa dugu eguneroko bizitzari aurre egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilabetean-zehar-hartu-beharko-zenituzkeen-tarteak/@@download/image/pexels-rdne-7606154.jpg
2026/05/21

Testua: Maitane Legarreta

Ez da erraza izaten hainbeste betebehar eta zereginen artean tarteak hartzea, baina norbere burua zaintzea ere beharrezkoa dugu eguneroko bizitzari aurre egiteko.
Hilabetean zehar hartu beharko zenituzkeen tarteak

Agenda lepo beteta eta zereginak pilatzen ari zaizkigunean, horiei aurre egiten nahiko lan izaten dugu. Gure ongizatea zaintzea ere behar-beharrezkoa dugu ordea. Hori dela eta, egun osoa guretzat hartzea ezinezkoa bada, hilabetean zehar guretzako tarteak planifikatzea behintzat gomendagarria izaten da. Goiz edo arratsalde osoa ezin bada, pare bat ordu izan daitezke, erritmoa baretu eta arnasa hartu ahal izateko. 

Denbora hartutakoan, zer egin? Horixe da askotan geure buruari galdetzen dioguna. Bada, hementxe dituzu zenbait proposamen:

  • Gustuko zerbait egin: mendira joan, irakurri, musika entzun....
  • Harremanak zaindu: urrutiko lagunari deitu, familiarekin edo lagunekin geratu...
  • Zure herrian edo ondokoan turista izan: sekula egon ez zaren jatetxe batera joan, argazkiak atera, tokiren bat bisitatu...
  • Zure burua entzun eta hausnartu: nola zauden eta zer egiten ari zaren aztertu, zer aldatu beharko zenukeen...
  • Gorputza zaindu: kirola egin, paseo bat eman, lo gehiago egin, bainu edo masaje bat hartu...
  • Mugikor eta gailuetatik deskonektatu: itzali gailu guztiak eta zaratatik aldendu. 
  • Ikasi edo sortu: hizkuntzaren bat ikasi, ikastaroren batean izena eman, margotu edo eskulanetan aritu...
  • Ezer egin gabe egon: batzuetan beharrezkoa izaten da lasai eseri eta denborari igarotzen uztea. Edota aspertzea. 

Zer diozu? Hilabeteko agendan tarteak hartzen hasiko al zara?