Hilabete luzatu da uda Australian

Hilabete luzatu da uda Australian Klima Aldaketak eta tenperaturaren igoerak urtaroen iraupena aldatu du herrialdean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilabete-luzatu-da-uda-australian/@@download/image/maxresdefault.jpg
2020/03/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Klima Aldaketak eta tenperaturaren igoerak urtaroen iraupena aldatu du herrialdean.
Hilabete luzatu da uda Australian

Urtaroen eraldaketa mundu osoan gertatzen ari den fenonmenoa da; neguak geroz eta leunagoak dira, eta aldiz, udak geroz eta berotsuagoak eta luzeagoak. Australiak bizi du eraldaketa honen eragin nabarmenena, eta adituek diotenez, hemendik aurrera udak hilabete bat gehiago iraungo du herrialdean.

Uda luzatzearekin batera, bero handiko egun gehiago jasango dituzte Australiako Institutuak egindako ikerketaren arabera. Bertan jaso dutenez, 1998 eta 2018 urte bitartean udako tenperatura altuak XX. mendeko bataz-bestekoa baino 31 egun gehiago iraun zuten, eta negukoek aldiz 23 egun gutxiago. Beste modu batera esanda; neguak hilabeteko iraupena galdu du, eta udak irabazi.

Baina ez hori bakarrik; ikerlariek diotenez, joera honek gora egingo du. Hain zuzen, 2014 eta 2018 urte bitartean Australiako udaldiek neguen bikoitza iraun dute; horrek esan nahi du udak oraindik ere luzeagoak izango direla, eta neguak pixkanaka desagertzen joango direla. Urtaroen desagerpenak honako galdera dakar; zer eragin izango ote du ingurugiroan?