Hilabete barru abiatuko da Joseba B. Lenoir Gang

Hilabete barru abiatuko da Joseba B. Lenoir Gang https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilabete-barru-abiatuko-da-joseba-b-lenoir-gang/@@download/image/_lenoir_gang_1425041582.jpeg
2015/02/27
berria
Erredakzioa @Gaztezulo
2011an ‘One man band’ proiektuarekin bakarkako ibilbidea hasi bazuen, udaberri honetan Willis Drummond taldeko Felix Buff eta Xan Bidegain, eta Napoka Iriako Miren Narbaiza eta Ander Mujikarekin batera osatu duen bandarekin kontzertu bira berriari ekingo dio.


SextysSexers eta Sumision City Blues taldeetan aritu ondoren, bakarkako ibilbideari ekin zion Joseba B. Lenoir beratarrak 2011n. Ondoren, Felix Buff musikariarekin batera bikote formatuan ibili da agertokiz agertoki, eta Willis Drummond taldearen azken birara ere gehitu zen.

2015a proposamen berriaren iragarpenarekin hasi du, izan ere, martxoaren 27tik aurrera bira luzea hasiko du Willis Drummond taldeko Felix Buff eta Xan Bidegain, eta Napoka Iriako Miren Narbaiza eta Ander Mujikarekin batera sortu duen taldearekin. Bakarka sorturiko kantuak handitu eta banda formatuan joko ditu boskoteak. Beratarraren Tenpesta azken diskoko kantuekin batera, Joseba B. Lenoir-ek  sorturiko kantuak osatzen dute zuzeneko kantu zerrenda, Neil Young & Crazy Horse kanturen batekin batera.

Aurkezpen kontzertuak


Martxoak 27: Bilbo, Fuzz In The City Fest
Martxoak 28:
Markina, Uhagon Kulturgunea
Apirilak 2:
Bera, Kataku Ostatua
Apirilak 4:
Beasain | Melmak Gaztetxea
Apirilak 10:
Oñati | Gaztetxea
Apirilak 11:
GERNIKA | Iparragirre Rock aretoa