Hilabete amaieran egingo dute 35. Euskal Zine eta Bideo Bilera

Hilabete amaieran egingo dute 35. Euskal Zine eta Bideo Bilera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hilabete-amaieran-egingo-dute-35-euskal-zine-eta-bideo-bilera/@@download/image/201211217100zine_bilera_osoa.jpg
2012/12/13
berria
Hilabete amaieran egingo dute 35. Euskal Zine eta Bideo Bilera
Lekeitiko Udalak antolatutako Euskal Zine eta Bideo Bilerak 35. edizioa du aurtengoa. Azaroaren 27tik abenduaren 1a bitarte 30 film labur proiektatuko dituzte, denak Zilarrezko Antzarra eskuratzeko lehian parte  hartuko dutenak. Gainera, bestei bi lan ere proiektatuko dituzte: 'Lekeitio, arteak kalean' erreportajea eta 'Emakumeen Ahalduntzea, aldaketarako giltza' dokumentala.

Orotara 35 film labur aurkeztu dituzte aurtengo Euskal Zine eta Bideo Bilerara. Horien artean 30ek hartuko dute parte lehiaketan Argumentuzkoak, Dokumentalak edo Erreportajeak, eta Somenezkoak ataletan banaturik. Halaber, amateurrak eta profesionalak bereiziko dituzte maila bakoitzean.

35. edizio honetara aurkeztutako lanean artean, 2 nafar, 12 gipuzkoar eta 16 bizkaitar daude, urtez urte parte hartzeak eta ikusle kopuruak gora egiten duen seinale.

Jokin Oregi produktore eta aktorea, Kepa Arruza Kultur Zinegotzia eta Nostromo Zine Forumaren zuzendaria, eta Zuhar Iruretagoiena eta Mario Ortiz EHUko Arte Ederretako irakasleak osatutako epaimahaiak ebatziko du film labur onena.

Lehiaketaz kanpo
Zilarrezko Antzarra lortzeko asmoz aurkeztu diren filmez gain, beste bi lan ere aurkeztuko dituzte egitarauaren baitan. Batetik, azaroaren 18an, asteazkena, Urko Olazabal eta Xutek aurkeztutako Lekeitio, arteak kalean zazpi minutuko erreportajea proiektatuko dute arratsaldeko 19:30etan Ikusgarri zine aretoan. Bertan Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiko irudi eta iritziak bildu dituzte.

Eta hurrengo egunean, azaroak 29, Koldo Leniz lekeitirarraren Emakumeen Ahalduntza, aldaketarako giltza dokumentala eskainiko dute leku eta ordu berean, ia ordu beteko lana.

Sari banaketa


Abenduaren 1ean, azkenik, sari banaketa ekitaldia egingo dute. Irabazleak nor diren jakinaraziko dute Aukeran dantza taldearen eta Urko Aristiren laguntzaz, eta II. Benito Ansola Beka irabazi duten bi lagunen izenak ere ezagutzera emango dituzte. Ekitaldia, ohiko moduan, Ikusgarri zine aretoetan izango da