Hika Teatroaren 'Toto' antzezlana izango da igandean Donostian

Hika Teatroaren 'Toto' antzezlana izango da igandean Donostian Maik eta Joseluk txakurraren kustodia partekatzen dute, eta txakurraren desagertzeak publikoarentzat komikoa izango den eztabaida sorraraziko du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hika-teatroaren-toto-antzezlana-izango-da-igandean-donostian/@@download/image/biak.png
2023/11/17
Maik eta Joseluk txakurraren kustodia partekatzen dute, eta txakurraren desagertzeak publikoarentzat komikoa izango den eztabaida sorraraziko du.
Hika Teatroaren 'Toto' antzezlana izango da igandean Donostian

Mafalda Bellidoren Chucho obraren moldaketa da Toto. Maik (Maitane) eta Joseluk (Jose Luis), Toto txakurraren kustodia partekatzen dute. Toto galdu egin da Joselurekin zegoenean eta orain Maik ezin du imajinatu bizitza bera gabe. Maitasunik gabe. Maik eta Joseluk modu latzean eztabaidatzen dute, "geure bikotearekin, geure bikote guztiekin askotan egin izan ohi dugun moduan".

"Entzun ba! Ez didazu entzuten. Ez duzu ezer ulertzen.Ulertzen didazu? Utzidazu azaltzen. Ez dut ezer jakin nahi, esan nizun. Zuk ez zenidan ezer esan".

Barrutik tragedia moduan bizi ohi diren eztabaidak, kanpotik ikusita, gehienetan barregarriak eta komikoak izaten dira. Hala azaldu dute obraren nondik norakoa: "Toto txakur guztientzat egokia den bikote komedia da, komedia olinpikoa da. Belaunaldiz belaunaldi iraun duen sagastien adina dauka eta baita txakurkume batena ere. Maitasunaren zuri-beltzaz hitz egiten du oro har, bere magnitude kosmiko osoan. Joselu, Mai eta Toto, oraintxe bertan, gizateriaren eta animaltasunaren artean daude". 

Agurtzane Intxaurragak zuzendu du obra eta Kepa Errastik euskaratu du. Miren Gojenola eta Asier Hernandez dira antzezlaneko aktoreak. 

Emanaldia igandean izango da, hilak 19, 19:00etan, Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan. Sarrerak hemen eskura daitezke.