“Highway to health”

“Highway to health” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/highway-to-health/@@download/image/Pneu_Highway_to_health.jpg
2011/06/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Pneu
119.zenbakia
Aspalditik biraka dabiltzan arren, Getariako gaztetxean ezagutu nuen Pneu, orain dela gutxi. Taldearen zuzenekoa ebaluatu beharko bagenu, bost izartxo aise eramango lituzkete, baita sei ere. Bateria eta gitarra bana, besterik ez du eskaintzen talde frantziarrak. Harrigarria da bi instrumenturekin eta noizean behinkako oihu ahul batzuekin halako emaitza lortzea. Kontzertu frenetikoak nahiko ondo islatu dituzte diskoan, eta soinuaren kalitatea oso ona da. Bateriaren egurra eta gitarraren abilezia sumatu ahala, taula gainean ikusteko beharra handitzen da. Eszenatokietatik urrunduz, lurrean, jende artean eta guztiz inguratuta jotzea gustatzen zaie.