Hi-Fidelity Dub sessions 5

Jamaikar gutiziak europear erara. Hitz gutxitan, horrela definituko genuke disko honetan aurki daitekeena. Edo beste era batera esango dugu. Batetik, Jamaikan jatorria duen reggae musikaren azpiestiloa den dub musika. Bestetik, europear jatorria duten eta musika hauek txunditutako hainbat musikari, ekoizle eta disko jartzaile azal-argien kopia. Hori bai, elektronikaren laguntzaz eta dub klasikotik haratago jo nahi nahian. Ulergaitza da, ezta? XXI. mendeko duba? Ponpoxoegia. Orokorregia. Hitz batean esanda: ederra.