Hiesari ihes egin

Abenduaren 1ean, astelehenarekin, ospatuko da Hiesaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, hainbat ekitaldi izango da Euskal Herrian.
Gasteizen, esaterako, Natacha Atlas musikari belgiarrak kontzertu berezia eskainiko du Printzipal Antzokian, Montehermoso kulturuneak antolatuta. Sarrerek 8 eta 12 euro artean balio dute, eta 945 161 045 telefonora deituta eskuratu daitezke. Ateratzen den dirua Arabako Hiesaren Kontrako Hiri Batzordearentzat izango dira. Aita egipziarra eta ama ingelesa dituen artista honek arabiar doinuak nahasten ditu, besteak beste, trip hop erritmoekin. Orain arte argitaratu dituen diskoei esker, kultura aniztasunaren ikono artistikoetako bat bilakatu da Atlas.