HIESaren aurkako txertoak %97ko erantzun immunea lortu du
Moderna erakundeak COVID-19aren aurkako teknologia erabiliz sortutako HIESaren txertoak emaitza baikorrak lortu ditu. Komunitate zientifikoarentzat zedarria da hau.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) estimatzen duenaren arabera HIESak munduan 38 milioi pertsonei eragiten die. Lau hamarkada gurean daramatzan epidemia da eta oraindik ez dago txerto eraginkorrik. Hau aldatu liteke ordea, COVID-19aren aurkako txertoetan lortu diren aurrerapenei esker. Testuinguru honetan Moderna laborategia HIESaren aurkako txerto batean lanean dabil. Egindako entsegu klinikoan %97ko eraginkortasuna eskuratu du. Txertoa sistema immunitarioaren B zelula birginak aktibatzeko diseinatua izan da, honela antigorputzak sortzen dituzten proteinak ekoiztu ditzan gorputzak HIESaren birusa neutralizatuz.
Adituen ustez, emandako pauso berri hau gakoa izango da HIESaren aurkako txertoak errealitate bihurtzeko eta baita beste hainbat patogeno ezberdinentzat ere. Hain da horrela, 2021. urte bukaerarako gizakiekin entseguak egitea aurreikusten ari direla txerto honen eraginkortasuna frogatzeko.