Hidrogenozko trenaren aldeko apustua Alemanian

Hidrogenozko trenaren aldeko apustua Alemanian Mireo Plus H trena martxan izango da 2024. urterako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hidrogenozko-trenaren-aldeko-apustua-alemanian/@@download/image/1366_2000 (1).jpg
2020/11/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Mireo Plus H trena martxan izango da 2024. urterako.
Hidrogenozko trenaren aldeko apustua Alemanian

Mundua etorkizun ekologikoago baterako prestatzen hasi den garaiotan, zein energia motaren aldeko apustua egitean ez dira ados jartzen gobernuak; gauzak horrela, Alemaniak aurrerapauso garrantzitsua eman du, hidrogenozko energiaren aldeko apustu irmoa eginez. Iaz hasi ziren hidrogenoaren aldeko programa diseinatzen, batez ere trenei dagokienez; orain, Mireo Plus H trena aurkeztu berri dute, 2024. urterako bidaiariak eramateko prest egongo dena.

Ez da existitzen den hidrogenozko lehen trena, izan ere, dagoeneko existitzen dira antzeko trenak Austrian eta Herbehereetan; baina lehenbiziko aldia izango da herrialde bateko tren sare guztia hidrogenozko trenekin osatzen duena. Mireo Plus H trenak 600 kilometroko autonomia du, baina bere abiadura maximoa orduko 160 kilometrokoa da gehienez. Eta hona ekologismoarentzat datu positiboa: soilik frogan jarri duten tren bakar horrekin 330 tona CO2 gutxiago igorriko dituzte atmosferara.