Hidrogenoaren komeriak

Hidrogenoaren komeriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hidrogenoaren-komeriak/@@download/image/33p36-1.jpg
2012/12/13
berria
Hidrogenoaren komeriak
Hidrogenoa etorkizuneko erregaia dugu. Izan ere, erregai fosilak (ikatza, petrolioa eta gas naturala) baino bero-ahalmen handiagoa du, eta ez da kutsatzailea. Dena den, Kaliforniako ikerketa zentro batek argitu duenez,  jende askok hidrogenoa erabiliko balu, ozono zuloa handitu egingo litzateke. Zergatik? Hidrogenoaren gehiegizko erabilerak ur lurruna sortuko lukeelako atmosferako beheko geruzetan, tenperatura jaitsiaraziz eta ozonoaren kimika desorekatuz. Ikertzaileen arabera, CFC gasaren antzeko eragina izan dezake hidrogenoak. Erabilera egungoa baino zortzi aldiz handiagoa balitz, ozono zuloa %10 handituko litzateke.