Hi haiz, hi! Beldur Barik jaialdia urtarrilaren 20an





Horrekin batera, gainera, Tolosako Beldur Barik lehiaketan parte hartu duten proiekzioak eskainiko dituzte, eta garaileei saria emango diete. Lehengo urteko irabazleak, Kerian taldeak, ere parte hartuko du ekitaldian; hain zuzen, talde honek irabazi du aurtengo Euskal Kantu Txapelketa.
Sarrerak Topic-en izango dira salgai, ekitaldiaren aurretik, eta bost euro balio dute.
Urtarrilaren 21ean, bestetik, Batxintxango diskojaia antolatu dute Beotibar pilotalekuan. Gaueko 23:00etatik goizaldeko 5:00ak arte iraungo du, eta Dj Nekion eta Dj Blond's (Hirukide ikastetxeko ikasleak) arduratuko dira giroa berotzeaz.
Halaber, ikasleek salmenta postu bat antolatuko dute, eta Beldur Barik motxilak, kamisetak, txapak... salgai izango dira bertan, kurtso bukaerako bidairako dirua biltzeko. Gainera, saldutako sarrera guztien artean bi iPod zozketatuko dituzte!
Diskojaiko sarrerak Beotibar pilotalekuan daude salgai, bost euroko prezioan.

