Hezur-haragizko Tintin

Tantoka iristen ari zaigu informazioa. Peter Jackson eta Steven Spielberg zuzendariek indarrak batu dituzte Tintinen abenturak zeluloidera eramateko, eta 2011rako iragarri dute Hergek sortutako pertsonaiaren lehen abentura: The adventures of Tintin: secret of the Unicorn. Ondoren, beste bi etorriko dira. Nor izango den Tintin? Bada, Jamie Bill, Billy Elliot filman leotardoak jantzita ezagutu genuen mutiko hura. Indiana hil da, gora Tintin!