Hezur-haragizko pinocchio

Hezur-haragizko pinocchio https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/03/14
albiste-laburra
Hezur-haragizko pinocchio
Tira, hobeto esanda, hezur-haragizko Gepetto, mutiko sudurluzeak egurrezkoa izaten jarraituko du eta! Carlo Collodiren ipuin ezaguna beste behin pantailaratuko dute, eta oraingoan akzio errealeko filma izango da. Paul Thomas Anderson, edota Tim Burton filma zuzentzeko hautagai izan ziren arren, azkenean Ron Howard Oscar irabazlea izango da zuzendaria, eta Gepettorena Robert Downey Jr.ek egingo du.