Heziketa premia larria

Tokioko gobernuak Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordearen kritika gogorrak jaso ditu. Heriotza-zigorrak ugaritu egin dira Japonian, baina, hala ere, Justizia Ministro Eisuke Morik, zigorra kentzearen kontra egin du. Gainera, NBEko Giza Eskubideen Batzordeko kideek salatu dutenez, herritarrek begi onez ikusten dituzte exekuzioak. 1993ko martxotik hona 75 lagun exekutatu dituzte, hau da, bost lagun urtero, batez beste. Haietatik 15, zigorra jaso eta gero urkatu dituzte. Giza Eskubideen Batzordearen arabera, ezinbestekoa da japoniar gizartea heztea, heriotz-zigorraren aurka egin dezan.