Heterosexualtasuna ez da existitzen

Heterosexualtasuna ez da existitzen Gure sexualitatea ez da uste duguna bezain zurruna, bazenekien? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/heterosexualtasuna-ez-da-existitzen/@@download/image/Sexual-Fantasy.jpg
2018/06/04
berria
Gure sexualitatea ez da uste duguna bezain zurruna, bazenekien?
Heterosexualtasuna ez da existitzen

Ez izutu; gutako inor ez da %100 heterosexuala, eta ez da ezer gertatzen. Broadly aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera, gizakiaren sexualitatea ez da zurruna; berdin eszitatu gaitezke aurrean duguna emakume ala gizona bada.

 

Emakumeen kasuan, sozialki gehiago onartu izan da anbiguotasun hori, baina gizonen sexualitatea zurrunagoa da; gizon heterosexual batek ez du sekula onartuko eszitatua sentitu daitekeela beste gizon baten aurrean. Baina errealitatean hala da, eta ez da ezer gertatzen; sexualki uste duguna baino libreagoak gara, nahiz eta gure buruari gizarteak ezarritako debekuak aplikatu. Beraz, badakizue; askatu kateak!