Hesolak ekimenak dantza ikastaroa egingo du urtarrilaren 18an Zarautzen

Hesolak ekimenak dantza ikastaroa egingo du urtarrilaren 18an Zarautzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hesolak-ekimenak-dantza-ikastaroa-egingo-du-urtarrilaren-18an-zarautzen/@@download/image/hesolak_1387452880.jpg
2013/12/19
berria
Zarauzko Udalaren Kultura Sailak Artezaleak elkartearekin batera, urrian abiatu zuen Hesolak ekimena. Hamaika hitzordu interesgarri martxan dituzte uztailera bitarte. Urtarrilaren 18an dantza ikastaroaren txanda izango da Zarauzko Ebro Etxean.


Urrian abiatu zen Hesolak ekimena eta 'Rap-a eta Bertsolaritza', 'Gabonetako Opari birziklatuak' eta 'Oteiza, eginaz ikasi' ikastaroak egin dituzte dagoeneko. Datorren urtarrilaren 18an, berriz, 'Dantza garaikidea' izeneko ikastaroa egingo dute Eneko Balerdiren gidaritzapean eta interesa duen guztiak urtarrilaren 10a bitarte zabalik du izena emateko epea.

Hesolak ekimenaren ikastaro guztiak bezala, honek ere hiru orduko iraupena edukiko du eta urtarrilaren 18an, larunbata, egingo dute Zarauzko Ebro Etxean. Helburu nagusia, maila guztietako jendea biltzea du ikastaroak, bakoitzaren esperientziatik abiatuta norberak bere mugimenduak ezagutu eta uztartzeko.

Artezaleak elkarteko harpidedunek 10 euroko kuota ordaindu beharko dute eta gainontzeko guztiek, aldiz, 15 euro. Ekimenaren antolatzaileek azpimarratzen dute, gainera, ikastaroak diharduen heinean haur zaintza zerbitzua antolatu dutela.

Izen-ematea:


943 83 55 68 edo 688 658 644
hesolakzarautz@gmail.com

Datozen ikastaroak:


- Otsailak 22: "Musika sormen tailerra" Makala.
- Martxoak 15: "Oteiza eginaz ikasi" Manu Muniategiandikoetxea.
- Martxoak 29: "Autoerretratu literarioa" Uxue Alberdi.
- Apirilak 26: "Bideo edizioa" Debolex.
- Maiatzak 31: "Antzerkia" Patxi Santamaria aktorearen gidaritzapean
- Ekainak 14: "Jolastuaz sortu" guraso eta haurrentzat. Maddalen Serras eta Jasone Irigoienen gidaritzapean.
- Uztailak 26:  "Graffitia" Haritz Iruretaren eskutik