“Hesiaren beste aldean” ***

“Hesiaren beste aldean” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hesiaren-beste-aldean/@@download/image/norteapache_Hesiaren_beste_aldean.jpg
2009/09/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Norte Apache
99.zenbakia
“Hesiaren beste aldean” ***
Selektah Kolektiboak diskoa kaleratu eta hamar urte igaro direnean, hesi asko botatzeke dago oraindik Euskal Herrian. Zorionez, Norte Apache bezalako taldeak arduratzen dira bide iluna argitzeaz. Rayco, Imanol, Aitor, Ibon eta egitasmo honetan parte hartu duten gainerako lagunek, konpromisoaren bidetik, hausnarketarako deia egiteari eutsi diote, sentimenduz bustiriko kantuokin. Aldarrikapen mezuak zabaltzea helburu duen rap gordin eta zuzena da eta, hortaz, euskarazko rap musikak badu itxaropenerako arrazoirik. Hala ere, oraindik asko dago irabazteko eta hori ongi dakite lanean dihardutenek.