Hesian taldeak agur esan du

Hesian taldeak agur esan du Atzo euren sare sozialetan argitaratutako testu baten bidez Hesian taldeak 15 urteko ibilbideari amaiera eman dio. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hesian-taldeak-agur-esan-du/@@download/image/IMG_6444.jpg
2021/01/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: Iratxe @iiratx
 

Atzo euren sare sozialetan argitaratutako testu baten bidez Hesian taldeak 15 urteko ibilbideari amaiera eman dio.
Hesian taldeak agur esan du

Hesian taldeak 15 urte hauetan hamaika zaletu dantzan eta kantuan jarri ditu zortzi disko eta konta ezinezko kontzertuen bidez. Dirudienez ordea, beraiek aipatu duten moduan, hasiera guztiek bukaera dutenez, 2021 honetan euren ibilbidearekin amaitzea erabaki dute. 

Dirudienez urtarrilaren 9an taldeak Bilbon eman zuen kontzertua azkena izan zen, nahiz eta ez zieten zaleei hala izango zenik abisatu. Ez zen, taldekideen asmoa, ibilbide oparo bat horrela ixtea, baina egungo errealitateak ez omen die beste biderik utzi. Adi egon beharko da hemendik aurrera, ea taldekideek beste musika proiektu alternatiboak sortzen ote dituzten Hesian taldearen errautzetatik. Bitartean, hona hemen, taldeak bere agurra iragartzeko zabaldutako testua: